Azalpena
Titulua eta azalpena ezartzen dizkio hautatutako objektuari. Erabilgarri egoten dira erabilerraztasun-tresnentzat, eta etiketa alternatibo gisa ere erabil ditzakezu dokumentua esportatzean.
Titulua
Idatzi tituluaren testua. Izen labur hori ikusgai egongo da HTML formatuko etiketa alternatibo gisa. Erabilerraztasun-tresnek irakur dezakete testu hori.
Azalpena
Idatzi azalpenaren testua. Pantaila-irakurketako softwarea erabiltzen dutenei objektu konplexu bat edo sail bat azaltzeko erabil daiteke azalpen-testu luzea. Azalpena etiketa alternatibo gisa ikusgai egongo da erabilerraztasun-tresnekin erabiltzeko.